Urte gutxitan, TECOPLAS, Europako enpresa liderretarikoa bilakatu da plastiko teknikoen eraldaketaren sektorean.
Bilbon sortu zen 1991n, pabiloi txiki batean hasi zen Bilboren bihotzean.
Hasiera horretatik bertatik hasi ginen nabarmentzen gure produktuen kalitateagatik; horrek ikaragarri erraztu zigun merkatuan sartzea.
Urte horren amaieran, Alonsotegira joan ginen, pabiloi handiago eta prestazio hobeak zituen batera; han gehiago espezializatu ginen material termoplastikoen eraldaketan.
Gure bezero-kopuruak gora egiten zuen neurri berean hazi zen etengabeko hobekuntzagatiko ilusioa, bai teknologian bai zerbitzuan.
Horrek guztiak1999ra garamatza, beti gure bezeroentzako zerbitzua hobetu nahirik, berriro aldatu eta orain gauden instalazioetara etorri ginen urtera: toki estrategikoan kokaturik, komunikazio ezin hobeak, 2,000 m2 baino gehiago ditugu pabiloitan, azken belaunaldiko makineriarekin eta 350 m2 bulegotan, agintzen zaizkigun proiektuak diseinatu eta garatu ahal izateko.