TECOPLASek, hasi-hasieratik hartu du kalitatearekiko konpromiso irmoa, bai bere ekoizkinean eta eskainitako zerbitzuan, bai baliabideen kudeaketan.
Horregatik, gure hasieratik bertatik, BFAk aholkatuta, “PREMIÉ” Kudeaketa eta Hobekuntza Etengabeko Egitaraua ezartzea erabaki genuen.
1998ko ekainean, gure sektoreko lehen enpresetariko bat izan ginen UNE-EN-ISO 9001: 1994 arauaren arabera Kalitatea Ziurtatzeko Sistema baten ezarpenaren Ziurtagiria lortzen.
Gogo berberorrek eroan gintuen 1999an UNE-EN-ISO 14001:1996 arauaren arabera Ingurumen Kudeaketako Sistema baten ezarpenaren Ziurtagiria lortzera, eta orduan lehenak izan ginen gure sektorean ziurtapen hori erdiesten.
UNE-EN-ISO 9001:2000 araura egokitu eta sistema biak integratu (Kalitatea eta Ingurumena), 2002ko uztailean egin genuen, horrela Europako kalitate-politika berriek eskatzen dituzten beharkizunetara egokituz.
Horri guztiari gehitu behar diogu gure erabaki sendoa EFQM eredu europarraren araberako Kudeaketa Plan Osoa ezarriz burutzeko prozesu guzti hau, eta horretan gabiltza buru-belarri.
2009an, bikaintasuna aurrera asmoz, gure Kudeaketa Sistema Laneko Segurtasuna eta Osasuna, OHSAS 18001:2007 ziurtagiria lortu dugu