parallax background
NOR GAREN

GURE ENPRESA

 
TECOPLAS

Kalitatearekiko konpromiso irmoa daukagu, bai eskainitako produktuari eta zerbitzuari dagokienez, bai hondakinen kudeaketari dagokionez.

Konpromisoarekin lan egiten dugu

Baliabide eta langile egokiak dauzkagu aholkuak emateko eta bai proiektu bakoitza diseinatzean (materiala hautatzean, ekipamenduen neurriak ezartzean, etab.), bai egikaritzean orientatzeko.

Egitura eta teknologia

Kokaleku estrategiko batean gaude, komunikazio ezin hobeak baitauzka. Bertan, 2.000 m2 pabiloi baino gehiago dauzkagu, azken belaunaldiko makinez hornituak, baita 350 m2 bulego ere, gure esku utzitako proiektuak diseinatu eta garatu ahal izateko.

Geure egiten dugu bezeroei balio erantsia emateko helburua


Sektorean dugun esperientziari, gure langileen gaikuntza altuari eta gure instalazioen gaitasunari eta kalitateari esker, sektoreko liderrak diren enpresetako bat gara eta gaur egun Europako plastiko teknikoen eraldatzaile nagusien artean gaude.


Horri guztiari gaineratu behar diogu prozesua Europako EFQM ereduaren araberako kudeaketa-plan integrala ezarriz burutzeko asmo argia daukagula eta horretan ari garela.
 
TECOPLAS

Plastiko teknikoen eraldaketaren sektorean Europako liderrak diren enpresetako bat.

94%

30 urte proiektuak gauzatzen

1991n sortu ginen, Bilboko bihotzean kokaturiko pabiloi txiki batean. Hastapenetik bertatik hasi ginen gure produktuen kalitateagatik gailentzen, eta horrek izugarri erraztu zigun merkatuan sartzea.

Urte horren amaieran, Alonsotegi herrira lekualdatu ginen, prestazio hobeak zeuzkan pabiloi handiago batera. Han, material termoplastikoen eraldaketan espezializatuagoak geundela egiaztatu genuen.

Gure bezeroen kopurua handitu ahala, etengabeko hobekuntzarekiko grina ere areagotu zitzaigun, bai diseinuari, bai teknologia aplikatuari eta eskainitako zerbitzuari zegokienez.

Horren guztiaren ondorioz, 1999. urtean, betiere gure bezeroentzako prestazioak hobetzeko asmoz, orain ditugun instalazioetara lekualdatu ginen. Beraz, gaur egun komunikazio ezin hobeak dauzkan kokaleku estrategiko batean gaude eta, bertan, 2.000 m2 pabiloi baino gehiago dauzkagu, azken belaunaldiko makinez hornituak, baita 350 m2 bulego ere, gure esku utzitako proiektuak diseinatu eta garatu ahal izateko.

 
KALITATE-ZIURTAGIRIAK

TECOPLASek hastapenetik eduki du kalitatearekiko konpromiso irmoa, bai eskainitako produktuari eta zerbitzuari dagokienez, bai hondakinen kudeaketari dagokionez.

Horregatik, hasieratik bertatik erabaki genuen "PREMIÉ" Kudeaketako eta Hobekuntza Etengabeko Programa ezartzea, BFAk aholkatuta.

1998ko ekainean, kalitatea bermatzeko sistema baten ezarketaren ziurtagiria, UNE-EN-ISO 9001:2004 arauaren araberakoa, eskuratu zuten gure sektoreko lehen enpresetakoa bihurtu ginen.

Asmo horrekin berarekin, 1999ko uztailean, ingurumen-kudeaketako sistema baten ezarketaren ziurtagiria lortu genuen, UNE-EN-ISO 14001:2004 arauaren arabera, eta orduan ziurtapen hori lortzen aitzindariak izan ginen gure sektorean. 2002ko uztailean, UNE-EN-ISO 9001:2008 arauarekin bat egin genuen eta bi sistemak (kalitatea eta ingurumena) integratu genituen. Horrela, Europako kalitate-politika berriek ezartzen dituzten eskakizunetara egokitu ginen. Gaur egun, bien bertsioa 2015ekoa da.

Horri guztiari gaineratu behar diogu prozesua Europako EFQM ereduaren araberako kudeaketa-plan integrala ezarriz burutzeko asmo argia daukagula eta horretan ari garela.

2009. urtean, bikaintasunerantz aurrera egiteko asmoz, laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko gure sistemaren ziurtapena lortu genuen, OHSAS 18001:2007 arauaren arabera, eta 2021ean ISO 45001:2018 arau berrira egokitu genuen.


POLÍTICA DE GESTIÓN


TECOPLAS dispone de una Política de Gestión con el objetivo de optimizar nuestro compromiso con los clientes y las personas que componen la empresa.