GURE ZERBITZUAK

Proiektu bakoitzaren hasieratik amaierara arte, gure sail teknikoak jarraitu beharreko urratsak gainbegiratzen eta kontrolatzen ditu, betiere gure bezeroen eskakizunen arabera eta kasu bakoitzerako egokienak diren arauak eta prozedurak kontuan hartuz.

Ingeniaritza eta instalazioen diseinua

Material plastikozko ekipamenduen eta instalazioen azterketari eta diseinuari buruzko prestakuntza eta esperientzia zabala duten ingeniariez osaturiko taldea daukagu. Gure enpresan dugun berrikuntza-politikari esker, edozein arazotarako irtenbideak eskain ditzakegu eta, horrela, behar diren kalitatea eta zerbitzua ematen dizkizugu.

Abiapuntuko datuetatik amaierako muntaketara arte, gure sail teknikoak prozesua gainbegiratzen eta kontrolatzen du, gure bezeroen eskakizunei jarraituz eta kasu bakoitzerako egokienak diren arauak eta prozedurak kontuan hartuz.

Ekipamenduen fabrikazioa

Gure langileen esperientziaz eta gaikuntza altuaz eta gure instalazioen gaitasunaz eta kalitateaz baliatuz, elementu eta ekipamendu bikainak fabrikatu ditzakegu, prestazio altuak dituzten material plastikoez.

Instalazioen muntaketa eta martxan jartzea

Zure eskakizunetarako erabateko zerbitzua eskaintzen dugu, instalazio osoen muntaketa eta martxan jartzea diseinatuz eta egikarituz. Talde tekniko esperientziaduna eta langile oso espezializatuak jartzen ditugu zure esku, zure proiektua gauzatzeko helburuarekin.

Mantentzea

TECOPLASen, oso argi daukagu bezeroarekiko gure konpromisoa ez dela bukatzen instalazioa emandakoan. Gure instalazio guztiak bermatzen ditugu eta denen mantentze osoa eskaintzen dugu.

Gure bezeroekin elkarlanean, instalazioen aprobetxamendua ondo gauzatzeko eta hutsegiteak eta geldialdiak txikiagotzeko mantentze-plan sistematizatuak dauzkagu. Berehala erantzuten diegu premiaz konpontzeko edo funtsezko osagaiak ordezteko beharrei.

TECOPLASen zure eskakizunetarako erabateko zerbitzua eman dezakegu, instalazio osoen muntaketa diseinatuz eta egikarituz.

Talde tekniko esperientziaduna eta langile oso espezializatuak dauzkagu, zure proiektua gauzatzeko.


Giltza eskura


- Ekipamendu-ondasunen diseinua eta fabrikazioa.

- Behin betiko kokapenerainoko garraioa.

- Prozesu guztiaren plangintza eta trazabilitatea, amaierako muntaketara arte.

- Martxan jartzea.

- Mantentzea.

ERREFERENTZIAK